
Martxoaren 26tik 29ra elizalde institutuko 4.mailako ikasleok Londresera bidaiatu genuen hegazkinez, askorentzat lehen aldia zen eta esperientzi polita izan zen. Han ginela hainbat leku ikusi genituen: British museoa, Camden Town, Traffalguar Square, Big Ben, Hide Park... Clink 78 hotelean hartu genuen ostatu, hotela ez zen oso ona eta geletan ez zegoen espazio handirik egia esan eta gosaria gainera eskasa zen. Tamesis ibai ertzetik ibili giñen eta ondoren intsasontzia hartu genuen bertan nabigatzeko. Londresen auto garesti mordoa ikusi genituen, eta jende asko txirrindan ibiltzen zen. Gure ustez bidaia oso motza izan zen bi egun galdu genituelako bidaiatzen eta gehiegi ibili ginen, hala ere, Londres ezagutzea esperientzi polita izan da.
No hay comentarios:
Publicar un comentario